9 gela bikoitza ditugu, eta 0-3 arteko haurrentzako sehaska gehigarri.
Lluis Llach denaren hitzetan eta musikan inspiratutako gela, espazio handikoa eta bikotean edo familian egoteko funtzionala. Auzo Zaharrera irekia, ingurune lasai baten esentzia hautematea eskeintzen digu, Salt herriko benetazko bihotzean aurkitzeak ematen duen egiazkotasunarekin.
Lluis Llach denaren Tendresa kantuari eskeinitako gela. Berea da musika eta hitza.
Can Bo de Pau-ko handienetarikoa da, eta familientzako ohe ehigarri bat jartzea posible egiten du.
Garaiko masia (katalandar baserri), nekazal etxe eta herri etxeek sarreran sapaialdean 'volta' deiturikoa izaten zuten, eraikuntzaren sapai arku-formakoa eta sostengarri.
La Volta beheko solairuko gela bat da, ezinduentzako adoptatua eta elementu arkitektonikoa gorde duena. Honek berezi egiten du. Garaiko eraikuntza guztiek bezela, tenperatura aldaketa mantentzen du, freskoa udan eta beroa neguan.
El Fornet edo Labe txikia beheko solairuan dagoen gela bikoitza da, ogia egosten zen etxeko labearen gunean dagoena. Bere eraberritzeak garaiko funtzionaltasuna ikusgarri uzten du, gelari ezaugarritze berezia emanaz.
Altell gure gelarik zabalena da. Teilatuaren ezaugarriek goxotasuna eta sentsazioa etxekoia ematen diote. Argitasunak eta auzo zaharraren zein Salt-eko larreen ikuspegiak berezitasuna ematen diote gela honi.
Salt-eko auzo zaharraren eta antzokiaren ikuspegi paregabea. Hemendik Sant Jaume plaza ikusi ahalko duzue, Can Muriel-eko txokoa, eta Santa Afra, Mollera eta baratze eta larreetara doazten beste kale batzuk.
Juny(1921) Sardana bat da, Juli Garreta-k sortua eta Enric Casals-ek orkestra sinfonikorako instrumentatu zuena.
Gela hau bigarren solairuan kokatua dago, Juli Garreta Aretoa dagoen solairuan, non atsedenerako espazio berezia dagoen eta gosariak ematen diren. Isabel gelarekin batera, Can Bo de Pau-ko gelen artean eroso eta funtzionala, eta igogailua eta egongelaren ondoan gainera, Can Bo de Pau-k bere bezeroei eskeini nahi dien sentsazio etxekoi berezia ematen dutena.
Isabel(1921) Juli Garreta-k sorturiko Sardana baten izena da, bere bertsioa duena orkesta sinfonikorako, eta Isabel Pages bere bigarren andrearentzat eskeinia izan zena.
Gela hau bigarren solairuan kokatua dago, Juli Garreta Aretoa dagoen solairuan, non atsedenerako espazio berezia dagoen eta gosariak ematen diren. Can Bo de Pau-ko gelen artean benetan eroso eta funtzionala, igogailutik eta aisialdi gelatik hurbil. Can Bo de Pau hotelean egoten diren bezeroentzako sortu nahi dugun sentsazio etxekoia izango duzue bertan.
Festejador gelak katalandar etxe zaharren elementu berezi bat eskeintzen digu, hain zuzen ere leiho ondoetan eserlekuak dituen gune erromantiko tipikoa. Kanpoko argiaz gozatu ahalko duzue bertatik. Harria eta egurraren konbinazioak nortasuna eta izaera berezia ematen diote.